2015/03/26

ANTZERKIA -IRAKASLE GAIZTOAK


2015EKO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 
KULTURA ASKO, ISTORIO BAKARrrrrRA




"Hainbat hizkuntzatan mintzo eta
jatorri askotarikoak gara,
hala ere, istorio berberak partekatzen ditugu".
Nazioarteko istorioak… folklore-istorioak,
istorio berbera da guztioi kontatua
hainbat ahotsetan
hainbat koloretan
eta hala ere ez da aldatzen…
Hasiera…
korapiloa…
eta amaiera.
Istorio berbera da guztiok jakin eta maite duguna.
Guztiok entzun dugu
hainbat bertsiotan, hainbat ahotsek kontatua,
eta hala ere beti berbera.
Heroia… printzesa… eta bilaua.
Ez du axola beraien hizkuntzak,
ezta beraien izenak
edo aurpegiak ere.
Beti berbera da.
Hasiera,
korapiloa
eta amaiera.
Beti heroi hura… printzesa hura eta
bilau hura,
gizaldiz gizaldi aldatu gabe.
Konpainia egiten digute,
ametsetan xuxurlaka aritzen zaizkigu,
lo harrarazten digute goxo-goxo.
Haien ahotsak aspaldi isildu ziren,
baina gure bihotzean bizi dira betiko,
misterioaren eta irudimenaren zelaian
elkartzen gaituzte-eta,
kultura ezberdin guztiak istorio bakar batean urtuz".
Idazlea: Marwa Al Aqroubi
Itzulpena: IƱaki Mendiguren
Sarah J. Turtle.






2015/03/24





TXANELA 6-5. UNITATEA - ... SAIATZE HORRETAN EZIN...

LAN-ANTOLAMENDUA



AZPIGAIA                                               Txanela liburua                           Informazio baliagarria 

1 Materia                                                14                     Definizioa              Lehenengo helbidea
                                                                                      Ariketa osagarriak Bigarren helbidea
                                                                                      Ezaugarriak eta ariketak  Hirugarren helbidea
                                                                                      Ariketak               Laugarren helbidea

2 Materiaren propietateak                       16                     Eskema              Lehenengo helbidea  
                                                                                     Gai osoa             Bigarren helbidea  
                                                                                      Eskema             Hirugarren eskema    

3 Materiaren propietate orokorrak         17                   Masa eta bolumena  Lehenengo helbidea
                                                                                   



4 Materiaren egoerak                             22-23            Eskema                    Lehenengo helbidea
                                                                                  Eskema                    Bigarren helbidea   



5 Materiaren egoera aldaketak                25                 Bideoa                       Lehenengo helbidea
                                                                                  Eskema                     Bigarren helbidea


6 Substantzia puruak eta nahasteak        26                  Galdetegia                Lehenengo helbidea

7 Nahasteen bereizte metodoak              30                  Powert Point-a          Lehenengo helbidea

                                                                                  N. homogeneoak       Bigarren helbidea
                                                                                  N. heterogeneoak        Hirugarren helbidea
                                                                                  Dekantazioa-Bideoa  Laugarren helbidea  
                                                                                  Esperimentuak         Bosgarren helbidea
                                                                                  Magnetismoa bideoa Seigarren helbidea  
                                                                                  Kristalizazioa bideoa Zazpigarren helbidea



8 Disoluzioak                                         31                  Bideoa                      Lehenengo helbidea    
                                                                                                                 Bigarren helbidea

9 Materiaren aldaketa fisikoak               31                  Gai orokorra             Lehenengo helbidea
                                                                                  Gai osoa                  Bigarren helbidea
                                                                                 

10 Materiaren aldaketa kimikoak           33                   Galdetegia               Lehenengo helbidea
                                                                                  Bitxikeria                 Bigarren helbidea

11 Materiaren propietate bereziak         35                   Biskositatea-Bideoa  Lehenengo helbidea             
                                                                                  Gogortasuna-Bideoa Bigarren helbidea  


12 Elektromagnetismoa                         41-42

13 Elektromagnetismoaren erabilerak    45                    Bideoa                    Lehenengo helbidea

14 Materia eta Energia                         47-48

15 Esperimentuak                                                                                      Lehenengo helbidea        

ATALAK ANTOLATU                         TALDEAK





2015/03/22


KORRIKA

SORRERA


Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.
Lehen Korrika 1980an egin zen; eta orain arteko azkena, hamazortzigarrena, 2013an. 1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.
Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi" egiten dute, euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira.
Testiguaren atzean, martxaren burua osatzen da, non urte bakoitzeko leloa dakarren pankarta ikus daitekeen. 2005ekoa, 14. Korrikan, Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai! izan zen; 2007koa, berriz, Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. 2009koa, 16. Korrikan, Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira. Pankarta horren atzean gainerako jendea biltzen da, musikarekin lasterka. Eta, ibilbide guztian zehar, ospakizun kultural ugari izaten da.
Izan ere, Korrikaren inguruan, ekimen kultural ugari (kontzertuak, tertuliak, hitzaldiak, antzezlanak, erakusketak...) egiten da herriz herri. Korrika Kulturalaren barnean biltzen den kultur programazioa da.
Honetaz gain, Korrikarekin batera Ziberkorrika izeneko ekimena ere garatzen da. Munduko txoko desberdinetatik ziberkilometroak erosten dituzte, interneten Korrika birtual eta paralelo bat osatuz.


Aurreko 18 ekitaldiak
  1. 1980ko azaroaren 29tik abenduaren 7ra: 1. Korrika, OƱati-Bilbo. Leloa: Zuk ere esan bai euskarari. Abestia: "Korrika 1" (Xabier Amuriza).
  2. 1982ko maiatzaren 22tik 30era: 2. Korrika, IruƱea-Donostia. Leloak: AEK, euskararen alternatiba herritarra eta Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde. Abestia: "Korrika 2" (Akelarre).
  3. 1983ko abenduaren 3tik 11ra: 3. Korrika, Baiona-Bilbo. Leloa: Euskaraz eta kitto!. Abestia: "Korrika 3" (Egan).
  4. 1985eko maiatzaren 31tik ekainaren 9ra: 4. Korrika, Atharratze-IruƱea. Leloa: Herri bat, hizkuntza bat!. Abestia: "Korrika 4" (Lontxo Aburuza).
  5. 1987ko apirilaren 3tik 12ra: 5. Korrika, Hendaia-Bilbo. Leloa: Euskara, zeurea. Abestia: "Korrika 5" (Oskorri)
  6. 1989ko apirilaren 14tik 23ra: 6. Korrika, IruƱea-Donostia. Leloak: Euskara Korrika eta kitto eta Euskal Herriak AEK. Abestia: "Gu AEK-koak gara" (Xanti eta Maider)
  7. 1991ko martxoaren 15etik 24ra: 7. Korrika, Gasteiz-Baiona. Leloa: Korrika euskara, euskaraz Euskal Herria. Abestia: "Korrika 7" (Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe)
  8. 1993ko martxoaren 26tik apirilaren 4ra: 8. Korrika, IruƱea-Bilbo. Leloa: Denok maite dugu gure herria euskaraz. Abestia: "Aide Korrika" (Tapia eta Leturia). Korrika Kulturala ekimena hasi zen, baita Korrika Kirolaria ere (azken hori, desagertua).
  9. 1995eko martxoaren 17tik 26ra: 9. Korrika, Donibane Garazi-Gasteiz. Leloa: Jalgi hadi euskaraz. Abestia: "Bizi ganoraz" (Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera).
  10. 1997eko martxoaren 14tik 23ra: 10. Korrika, Arantzazu (OƱati)-Bilbo. Leloa: Euskal Herria Korrika!. Abestia: "Euskal Herria Korrika" (Gozategi).
  11. 1999ko martxoaren 19tik 28ra: 11. edizioa, IruƱea-Donostia. Leloa: Zu eta ni euskaraz. Abestia: "1 eta 1" (Joxe Ripiau). Bartzelona eta Londresko euskaldunek ere Korrikak egin zituzten.
  12. 2001eko martxoaren 29tik apirilaren 8ra: 12. Korrika, Gasteiz-Baiona. Leloa: Mundu bat euskarara bildu. Abestia: "Big BeƱat" (Fermin Muguruza).
  13. 2003ko apirilaren 4tik 13ra: 13. Korrika, Maule-IruƱea. Leloa: Herri bat geroa lantzen. Abestia: "Gero bat gaurdanik" (Mikel Laboa eta Ruper Ordorika).
  14. 2005eko martxoaren 10etik 20ra: 14. Korrika, Orreaga-Bilbo. Leloa: Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!. Abestia: "Ni ere bai" (Afrika Bibang).
  15. 2007ko martxoaren 22tik apirilaren 1era: 15. Korrika, Karrantza-IruƱea. Leloa: Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. Abestia: "Heldu" (Niko Etxart eta El Drogas). Madril, Bartzelona, Mar del Plata (Argentina) eta Pekingo euskaldunek ere Korrikak antolatu zituzten.
  16. 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 5era: 16. Korrika, Tutera-Gasteiz. Leloa: Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!. Abestia: "Ongi etorri laguna" (Betagarri).
  17. 2011ko apirilaren 7tik 17ra: 17. Korrika, TrebiƱu-Donostia. Leloa: Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari. Abestia: "Pausoz pauso euskalakari" (Gose).
  18. 2013ko martxoaren 14tik 24ra: 18. Korrika, Andoain-Baiona. Leloa: Eman Euskara Elkarri. Abestia: "Bagoaz" (Esne Beltza).
  19. 2015eko martxoaren 19tik 29ra: 19. Korrika, Urepel-Bilbo. Leloa: Euskahaldun. Abestia: "Denok Korrikara".

2015/03/05

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna





Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna


      Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatu ohi da. Baina zer dakigu egun honi buruz?

Kronologia

  • 1910: Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhagen egin zen eta Clara Zetkin komunista alemaniarrak emakumeen eskubideen aldeko eguna aldarrikatu zuen. 17 herritako 100 bat emakume ziren bertan eta proposamena aho batez onartu zuten.
  • 1911: Aurreko urteko erabakiaren ondorioz, lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan. Martxoaren 19an egin zen urte hartan eta milioi bat pertsona bildu zituen, emakumeentzako botoa, kargu publikoetara iritsi ahal izateko eskubidea, lanerako eskubidea edo berdintasuna hezkuntzan eskatuz. Astebete beranduago, martxoaren 25ean, 140 emakume langile hil ziren New York-eko Triangle fabrikako sutean. Gehienak gazteak ziren, italiar immigranteak eta juduak. Gertakizun latz hura behin eta berriro izango zen gogoan ondorengo urteetan egingo ziren ospakizunetan.
  • 1913-1914: Lehenengo Mundu Gerran parte hartzearen aldeko eta kontrako iritzietan banatuta zeudenean, Errusiako emakumeek Lehen Nazioarteko Eguna ospatu zuten 1913ko otsaileko azken igandean. Europako beste toki guztietan hurrengo urteko martxoaren 8an izan ziren gerraren aurkako protestak eta emakumeen arteko solidaritatea aldarrikatuz.
  • 1917: Gerrak 2 milioi soldadu errusiar hil zizkien eta Errusiako emakumeek greba egin zuten "ogia eta bakea" eskatuz. Berriro otsailaren azken igandea izan zen. Lau egun beranduago tsarra bere kargua utzi beharrean izan zen eta behin-behineko gobernuak boto eskubidea eman zien emakumeei. Otsailaren 23a zen igande hura Errusiako egutegian, baina beste herrialdeetan erabiltzen zen egutegi gregorianoan, martxoaren 8a.
  • 1977: Euskal Herrian lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Bilbon hain zuzen ere.[1] 





Rosie the Riveter AEBetako ikono feminista.

Martxoaren 8a

Hala ere, 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.

Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.

1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEB-etan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia.