2015/05/11

ZEURE MUGIKORRAK EZKUTATZEN DUENA


Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gatazka ezaguna da mundu osoan, dituen ondorio lazgarriengatik. Aspaldi hasitako (duela ia 20 urte) eta tamalez ahaztutako gatazka da, sustrai konplexu eta sakonekoa. Baina badakigu egoera larriagotu egin delaeremu hartako baliabide mineralak lortzeko eta kontrolatzeko liskarren ondorioz. Nazio Batuen eta hainbat GKEren zenbait txostenek agerian utzi dute lotura dagoela mineral horiek ateratzearen eta salerostearen eta han diharduten talde armatuen finantziazioaren artean. Handik ateratzen diren zenbait mineral gure eskuetara irits daitezke, telefono mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan, autoetan edo bitxietan erabiltzen baitira. Eta, hain zuzen, hori da saihestu nahi duguna. Orain aukera bat dugu.
Estatu Batuetako Legearen ondoren, Europaren txanda da. Mineralen, gatazken eta gure kontsumoaren arteko loturak hautsiko dituen araudi bat lantzen ari dira. Zoritxarrez, mahai gainean dagoen proposamena ez da nahikoa. Orain dugu aukera gure agintariei esateko arautze horren bidez, jakin nahi dugula gure gailuetan dauden mineralak ez direla ari inongo gerra edo gatazkarik finantzatzen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina