2015/04/24

PRUDENTZIO DEUNA





BAINA NOR IZAN ZEN GURE PRUDENTZIO?



Prudentzio gaur Gasteiz hedatzen den gunean kokaturik zegoen Armentia izeneko herri txiki batean jaio zen 648 urtean. Hamabost urte zituenean etxetik alde egin zuen, leku bakarti batera joateko intentzioz, han penitentzia eta otoitza egiteko asmotan. Zazpi urte iragan ondoren eta barneko dei bati kasu eginez, gogarte eta bakardadeko bizitza albo batera utzirik Calahorrarako bidea hartu zuen. Han jendeari egin zizkion sendamen miresgarrien ondorioz santutasun ospea jasotzen hasi zen.
Zaragozako apezpikua hil zenean kargu hura betetzeko hautatua izan zen aho batez. Bere izenari ohore egin zion eta beti ziurtasunez jokatuz bakea mantentzen eta zaintzen ahalegindu zen, justiziari eta egiari lehentasuna emanez.
Istripu larri bat izan zuen eta susperraldian, bere lagunez inguraturik zegoela, hil behar zen eguna eta ordua aurresan zituen, bertan zeudenei eskaera bat eginez: hori gertatzean bere mandoaren gainean ipini eta gelditzen zen lekuan lurperatu zezatela alegia. Iragarri zuen bezalaxe gertatu zen, 713 urtean hil zen, 65 urte zituelarik. 









Prudentzio Deunaren Erretreta from Musikasare on Vimeo.


Eta gurea ea gustokoa duzuen?





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina