2015/04/24
2015EKO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
KULTURA ASKO, ISTORIO BAKARRA
"Hainbat hizkuntzatan mintzo eta
jatorri askotarikoak gara,
hala ere, istorio berberak partekatzen ditugu".
Nazioarteko istorioak… folklore-istorioak,
istorio berbera da guztioi kontatua
hainbat ahotsetan
hainbat koloretan
eta hala ere ez da aldatzen…
Hasiera…
korapiloa…
eta amaiera.
Istorio berbera da guztiok jakin eta maite duguna.
Guztiok entzun dugu
hainbat bertsiotan, hainbat ahotsek kontatua,
eta hala ere beti berbera.
Heroia… printzesa… eta bilaua.
Ez du axola beraien hizkuntzak,
ezta beraien izenak
edo aurpegiak ere.
Beti berbera da.
Hasiera,
korapiloa
eta amaiera.
Beti heroi hura… printzesa hura eta
bilau hura,
gizaldiz gizaldi aldatu gabe.
Konpainia egiten digute,
ametsetan xuxurlaka aritzen zaizkigu,
lo harrarazten digute goxo-goxo.
Haien ahotsak aspaldi isildu ziren,
baina gure bihotzean bizi dira betiko,
misterioaren eta irudimenaren zelaian
elkartzen gaituzte-eta,
kultura ezberdin guztiak istorio bakar batean urtuz".
Idazlea: Marwa Al Aqroubi
Itzulpena: Iñaki Mendiguren
Sarah J. Turtle.
|
PRUDENTZIO DEUNA
BAINA NOR IZAN ZEN GURE PRUDENTZIO?
Prudentzio gaur Gasteiz hedatzen den gunean kokaturik zegoen Armentia izeneko herri txiki batean jaio zen 648 urtean. Hamabost urte zituenean etxetik alde egin zuen, leku bakarti batera joateko intentzioz, han penitentzia eta otoitza egiteko asmotan. Zazpi urte iragan ondoren eta barneko dei bati kasu eginez, gogarte eta bakardadeko bizitza albo batera utzirik Calahorrarako bidea hartu zuen. Han jendeari egin zizkion sendamen miresgarrien ondorioz santutasun ospea jasotzen hasi zen.
Zaragozako apezpikua hil zenean kargu hura betetzeko hautatua izan zen aho batez. Bere izenari ohore egin zion eta beti ziurtasunez jokatuz bakea mantentzen eta zaintzen ahalegindu zen, justiziari eta egiari lehentasuna emanez.
Istripu larri bat izan zuen eta susperraldian, bere lagunez inguraturik zegoela, hil behar zen eguna eta ordua aurresan zituen, bertan zeudenei eskaera bat eginez: hori gertatzean bere mandoaren gainean ipini eta gelditzen zen lekuan lurperatu zezatela alegia. Iragarri zuen bezalaxe gertatu zen, 713 urtean hil zen, 65 urte zituelarik.
Prudentzio Deunaren Erretreta from Musikasare on Vimeo.
Eta gurea ea gustokoa duzuen?
2015/04/14
2015/04/02
BERTSOLARITZA - IÑAKI VIÑASPRE
ASMAKIZUNAK
Zuen seme-alabak egindakoak dira eta beti bezala gogo handiz eginak daude!!! Ea gustokoa duzuen lan hau!!!
2015/04/01
APIRILEKO ETXERAKO LANAK
Apirilak 1:
Liburu bat irakurri eta 13rako laburpena egin. Baldintzak: Txukuntasuna-marjinak-15 bat lerro-5 adjetibo-kausazko eta erlatibozko esaldi bana-3 ahapaldi.
Apirilak 13:
Euskara: Idazlanen zuzenketa.
Txanela: Ikasi lehen eskema. Materia.
Matematika: berreketa eta erro karratua.
Irteera: Mesedez ea 09:25ean denok prest gauden!!!
Apirilak 14:
Matematika: Problemak.
Apirilak 15:
Matematika: Estatistika eta probabilitatea. Bidali egin dizuet.
Txanela: Materiaren propietateak. Eskema egin.mate lodia dena kar kar kar!!
Apirilak 16:
Gaztelania: Ulermena: "Opiniones de los estudiantes." Aitatxo edo amatxorekin egin daiteke.
Matematika: Liburuxka: 34-35.
Apirilak 17:
Txanela: Nola neurtuko zenukete edalontzi batek har dezakeen uraren masa? Eta puxika batek har dezakeen airearena? Proposa ezazue metodo bat, eta ekin iezaiozue. Gurasoek ea esperimenturen bat badakiten!!!
Materiaren propietate orokorren eskema.
Bertsolaritza.
Ingelesa: Ikasi
Matematika: Zenbakiak eta eragiketak. Gogoratu datorren asteartean 15:00etan froga.
Apririlak 20:
Txanela: 56 ( 5 aruiketa) eta 57 (lehenengoa).
Matematika: Erro karratua eta eragiketak eta zenbakiak (froga).
Apirilak 21:
Txanela: Ikasi.
Euskara: Iritzi Testua. Gai bat aukeratu eta bere sarrera egin.
Ingelesa IKASI GAI GUZTIAK. Sartuko dira guztiak
Apirilak 22:
Txanela: Eskema amaitu. Disoluzioak.
Euskara: Iritzi testua. Baieztapena edo iritzia.
Apirilak 23:
Euskara: Iritzi testua. Arrazoiak.
Matematika: 59825 x 23,90; 103,098:27= 87932: 3,9=
Apirilak 24:
Kamisibaiak egin. Bai euskaraz baita gazteleraz ere.
Matematika: 11ak erro karratuak besteek zatiketak eta biderketak.
Erro karratuak: 560896 903265 786097
Zatiketak eta biderketak:
5468,04x56= 89: 0,23= 78,956: 59=
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)