Heldu zaigu, berriro
ere, Agate Deuna ospatzeko eguna. Bezpera gauean,
otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan
dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da,
atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik
dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria
Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan
Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen
zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren
bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia
baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze
gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea.
251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta
bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea
da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Agate
Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan
dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko
zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki
batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta
baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako
kandelak pizten ziren.
Tradizioak
zioen egun horretan ezin zela garbiketa lanik
egin.
Gaur egun,
berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan
da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta
eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez
etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten
den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.
Hona hemen guk Ikastolan kantatzen duguna.
Zorion etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz. |
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina