MIKROIPUINAK
Izenak dioen bezala ipuin oso motzak ditugu. Hemen ditugu bi adibide. Ea gogoko dituzuen!!!
MARITXU
Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk Maritxu nora zoaz abestia gorroto zuen. Kaletik zihoanean, lagunek abesti hori abesten zioten. 18 urte bete zituenean izenez aldatu zen, eta, gaur egun, Zuberoa deitzen da.
Amaia Palacios LH 6. maila 33 hitz
BELDURTUTA BEGIRATU
Beldurtuta begiratu zidan, basoa bezain ilunak ziren begi haiekin. Errukia erregutzen zuen haren aurpegiak, eta une batez ea egin behar nuena merezi zuen pentsarazi zidan.
Gure pausuak gero eta ahulagoak ziren, eta laster kilometroek eragindako nekeak garaituko gintuen. Hala ere, inoiz baino gogotsuago ari ginen korrika, norberaren biziarengatik baldin bada edozer gauza egiten delako. Bat-batean,laguna atzean utzi nuela konturatu nintzen. Aldeetara begira hasi nintzen kezkatuta, baina korrika egiteari utzi gabe. Atzera begiratu nuen, eta ustekabean zuhaitz baten kontra jo nuen.
Lurrean nengoela, han ikusi nuen ehiztaria, nire ondoan, eskopetarekin ni apuntatuz.
Laida Varela Egino DBH 4. maila 92 hitz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina