2014/02/27




DIGESTIO-APARATUA







Hemen ditugu digestio aparatuari buruzko GALDERA BATZUK, ea asmatzen dituzun!!! Ondoren bideo bat eta galdetegi bat!!!

2014/02/25





Hemen duzue gaztelerazko oso baliabide interesgarri eta dibertigarria. Gozatu!!!

LAGUNTASUNAREN BALIOA

Lagun onak al dituzu? Baloratzen al duzu lagun onak izatea? Zenbaitetan aurreiritziz jokatzen al duzu? Besteetatik desberdina sentitzen zara zenbaitetan? Alperrik sufritzeak merezi al du? Bideo labur honetan guzti honen eredu bat duzu. Ikusi eta hausnartu: nolakoak izaten dira zure jarrerak?

2014/02/20

BIZIKLETA, TRANBIA ETA MUSIKA



BIZIKLETA ETA TRANBIA TXANGOA




Eskerrak: Guraso, ikasle eta irakasleei (Lurdes eta Eva). Zuen laguntza gabe esperientzia polit hau ez zen aurrera aterako!!!

2014/02/10



KOPLEN TXOKOA

Agate Deuna pasa bada ere koplekin lanean jarraitzen dugu. Hemen ditugu gure ikasleek egin berri dituzten koplak. Entzun eta gozatu.









   



4. GAIA

... ETA HORRELA BIZITZEN GARA...







4. gaiarekin hasteko hemen dugu eskema lagungarri bat. Gai osorako hemen ditugu bi helbide interesgarri.

2014/02/09



MIKROIPUINAK

Izenak dioen bezala ipuin oso motzak ditugu. Hemen ditugu bi adibide. Ea gogoko dituzuen!!!


MARITXU

Bazen behin neska bat Maritxu izenekoa. Maritxuk Maritxu nora zoaz abestia gorroto zuen. Kaletik zihoanean, lagunek abesti hori abesten zioten. 18 urte bete zituenean izenez aldatu zen, eta, gaur egun, Zuberoa deitzen da.

Amaia Palacios       LH  6. maila           33 hitz


BELDURTUTA BEGIRATU

Beldurtuta begiratu zidan, basoa bezain ilunak ziren begi haiekin. Errukia erregutzen zuen haren aurpegiak, eta une batez ea egin behar nuena merezi zuen pentsarazi zidan.

Gure pausuak gero eta ahulagoak ziren, eta laster kilometroek eragindako nekeak garaituko gintuen. Hala ere, inoiz baino gogotsuago ari ginen korrika, norberaren biziarengatik baldin bada edozer gauza egiten delako. Bat-batean,laguna atzean utzi nuela konturatu nintzen. Aldeetara begira hasi nintzen kezkatuta, baina korrika egiteari utzi gabe. Atzera begiratu nuen, eta ustekabean zuhaitz baten kontra jo nuen.

Lurrean nengoela, han ikusi nuen ehiztaria, nire ondoan, eskopetarekin ni apuntatuz.

Laida Varela Egino         DBH   4. maila    92 hitz

2014/02/05



ERREZETAK EUSKARAZ


4. gaia hasi berri dugu eta hemen ditugu errezeta batzuk euskaraz!!! Gozatu eta on egin!!!