Hemen dugun pelikula honek hainbat alderdi jorratzeko balio du.
Gaur “Binta y la gran idea” (30 m.). pelikularen zati batzuk ikusi ditugu, hemen pelikula osoa duzue, gozatu eta ea zer ikasten dugun.
BINTA Y LA GRAN IDEA ikusi aurretik.
Afrika eta Senegalez ea zer dakizun. Hemen dituzu galdera batzuk.
- Zer dakigu Afrikaz eta Senegalez? Komeni da mapa batean herrialde hau kokatzea.
- Nolakoa uste duzu dela bizitza Senegalen? Zure adineko ume baten eguneroko bizitza nolakoa izango da?
- Zure ustez nolakoak izango dira bertako ikastetxeak? Eta bertako herriak eta familiak?
- Gustatuko al litzaizuke herrialde hori bisitatzea? Zer eramango zenuke? Zer egin nahiko zenuke bertan?
- Zergatik etortzen dira beren herrietatik gure herrietara? Denek beren herrialdea utzi nahi al dute?
Datorren astean, gaurkoa gehiago sakontzeko; komiki, idazlan, ahozko aurkezpen edo marrazki bat egingo dugu.
PELIKULA IKUSI ONDOREN
- Pelikulak erakusten diguna uste genuenarekin bat dator? Zergatik?
- Zerk harritu gaitu gehien? Afrikaz ezagutzen genuena ba al dator bat guk ezagutzen genuenarekin?
- Afrikaz duzun iritzia nondik datorkizu? Ezagutzen al duzu bertan egon den norbait? Kontinente horretaz nolako informazioa jasotzen dugu helabideetatik (egunkari, telebista, internet, ...). Beste herrialdeetako eguneroko bizitza irudikatzea asko kostatzen al zaigu? Zergatik?
- Nolako gatazkak bizi dituzte ixtorio honetako protagonistek? Gatazka horiek konpontzeko irtenbiderik bururatzen al zaizu? Pelikulan agertzen diren konponbideak egokiak direla uste al duzu?
LABURPENTXOA
Binta zazpi urteko Senegaldar bat dugu. Casamance ibaiaren ertzean kokatutako herrixka eder batean bizi da. Binta eskolara doa, Soda bere lehengusina, berriz, ez. Sodak ikasi nahi du, baina bere aitak ez dio uzten.
Bintak bere aita miresten du. Aita, arrantzale xume bat da eta burutazio bat izan du. Burutazio hori aurrera eramateko edozein gauza egiteko gai da.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina