2013/12/20

OLENTZERO EGUNA

Ea gogoko duzuen bideotxo hau. Bide batez Egun Zoriontsuak!!! Bai zuentzat baita zuen familientzat ere!!!


2013/12/13

2013/12/12

GABONAK

Eguberriak gainean ditugu eta hemen dituzue gabon kanta batzuk. Abestu eta ondo pasa egun hauek!!!

2013/12/03

LIBURUEN AURKEZPENA



LIBURUEN AURKEZPENA

Hemen ditugu gure ikasleek egindako liburuen aurkezpenak. Ea gogoko dituzuen!!!












EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
HEMEN DITUZUE BIDEO BAT, ABESTI BAT ETA ZUEN LANA.

2013/12/02




EUSKAL HERRIKO IBAIAK: IBILGUAK





Hemen duzue ibaiei buruzko informazio baliagarria. Ea gogoko duzuen. Ondoren galderak. Ikasi duzue? Dena badakizue? Prest zaudete orduan!!!






Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.
Mediterraneo isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzuetan agorraldiak izaten dituzte.

2013/11/28

EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIKO MUGAK Hemen dugu Euskal Herriko mugak ezagutzeko ariketa errez bat. EUROPAKO HIZKUNTZAK Hemen, berriz, Europako hizkuntzak ditugu.

2013/11/25



BARATZAKO PIPERRAK

Aurten ere baratzak gure mundutxoan lekua izango du. Hasteko baratzako iazko uzta kendu dugu eta gero belarra bota dugu lurra estaltzeko!!!!





2013/11/21

IAZKO IKASLEEN BISITA!!!

Gaur pasadan urteko ikasleen bisita izan dugu. Oso pozik daude Lakua eta Jesus Obrero institutoetan. Eskerrik asko Maider, Nerea, Kevin, Raul, Moises eta Urtzi zuen bisitagatik!!!



2013/11/18

EUSKAL HERRIA




Ondoren agertzen diren helbideak oso interesgarriak dira Euskal Herriaz gehiago jakiteko. Ea zer iruditzen zaizuen!!!

2. Ibaiak.

2013/11/08

  LIBURUTEGI BISITA


Gaur ikastolako liburutegian egon gara eta zerbait harrigarria gertatu da: isiltasuna ezagutu dugula taldean. Ikusi, ikusi bestela, ea zer  iruditzen zaizuen!!!!

2013/11/03

FRUTA, BARAZKIAK ETA GOSARI OSASUNTSUAK!!!



Pasa den ostegunean, urriak 31, fruta eta barazkiekin amaitu genuen aurretik bi egunetan egindako jarduera. Gogoko izango duzuelakoan gozatu!!!

2013/10/28


Bigarren gaiari hasiera eman berri diogu, ea gai hau ere interesgarria iruditzen zaigun!!! Girotzeko hemen adibide batzuk!!!


2013/10/24

BINTA ETA BERE AITAREN IDEIA EDERRA


Hemen dugun pelikula honek hainbat alderdi jorratzeko balio du.  


Gaur “Binta y la gran idea” (30 m.). pelikularen zati batzuk ikusi ditugu, hemen pelikula osoa duzue, gozatu eta ea zer ikasten dugun.

BINTA Y LA GRAN IDEA ikusi aurretik.

Afrika eta  Senegalez ea zer dakizun. Hemen dituzu galdera batzuk.

  • Zer dakigu Afrikaz eta Senegalez? Komeni da mapa batean herrialde hau kokatzea.
  • Nolakoa uste duzu dela bizitza Senegalen? Zure adineko ume baten eguneroko bizitza nolakoa izango da? 
  • Zure ustez nolakoak izango dira bertako ikastetxeak? Eta bertako herriak eta familiak?
  • Gustatuko al litzaizuke herrialde hori bisitatzea? Zer eramango zenuke? Zer egin nahiko zenuke bertan?
  • Zergatik etortzen dira beren herrietatik gure herrietara? Denek beren herrialdea utzi nahi al dute?

Datorren astean, gaurkoa gehiago sakontzeko; komiki, idazlan, ahozko aurkezpen edo marrazki bat egingo dugu.

PELIKULA IKUSI ONDOREN


  • Pelikulak erakusten diguna uste genuenarekin bat dator? Zergatik?
  • Zerk harritu gaitu gehien? Afrikaz ezagutzen genuena ba al dator bat guk ezagutzen genuenarekin?
  • Afrikaz duzun iritzia nondik datorkizu? Ezagutzen al duzu bertan egon den norbait? Kontinente horretaz nolako informazioa jasotzen dugu helabideetatik (egunkari, telebista, internet, ...).  Beste herrialdeetako eguneroko bizitza irudikatzea asko kostatzen al zaigu? Zergatik? 
  • Nolako gatazkak bizi dituzte ixtorio honetako protagonistek?  Gatazka horiek konpontzeko irtenbiderik bururatzen al zaizu? Pelikulan agertzen diren konponbideak egokiak direla uste al duzu?

LABURPENTXOA
Binta zazpi urteko Senegaldar bat dugu. Casamance ibaiaren ertzean kokatutako herrixka eder batean bizi da. Binta eskolara doa, Soda bere lehengusina, berriz, ez. Sodak ikasi nahi du, baina bere aitak ez dio uzten.
Bintak bere aita miresten du. Aita, arrantzale xume bat da eta burutazio bat izan du. Burutazio hori aurrera eramateko edozein gauza egiteko gai da.


2013/10/18

2. JOKU KOOPERATIBOA

Ondorengo joku honetan bikotearen trebezia lantzen da, baina talde lana ere bada, beti laguntzeko prest egon behar dugulako!!!

2013/10/15

GOIZEKO 9:30ak



Begira, begira, ikusi zuen gurasoek nola utzi duten gela. Orain nola egingo dugu erlaxazio saioa. Ikusi, ikusi ...


GURE SATELITEA: ILARGIA
Hemen ditugu ilargiari buruzko bideoa eta galderak. Ea hau ere gogokoa duzuen!!!

2013/10/14

LURRA, GURE PLANETA



Lurra, gure etxea, baina zer dakigu Lur planetari buruz? Ea bideo honek eta galdera hauek zerbait argitzen diguten.

2013/10/09

GOSARI OSASUNTSUAK

 

ACENTUACION




Hemen duzue ariketa oso erreza gaztelaniako gaiarekin bat datorrena. Ea gogokoa duzuen!!! Beste hau berriz zailagoa da, pentsatu eta egin. Ea gai zareten!!!

Beste hau, berriz, zailagoa da ea gai zareten ondo egiteko!!!

2013/10/04

ERREZETAK!!!



Oraingo honetan "Master Chef" sukaldari onenaren lehiaketa izango dugu. Ea zeinek egiten duen errezetarik erakargarriena eta gustokoena. On egin denori!!!

MOON BUGGY

Dibertitzeko garaia heldu da. Ea gogoko duzuen ondorengo jolas hau!!!

2013/09/24

BURU KALKULUA

Buru kalkuluan trebatzeko modu erraz bezain dibertigarria. Saiatu eta ea lortzen duzuen denbora gainditzea!!! Beste hau berriz, beste baten aurka egiteko erabil dezakezu!!!
JOKU KOOPERATIBOA




Hemen dugu joku kooperatibo baten bideo bat. Ea gogokoa duzuen!!!



UNIBERTSOA


Unibertsoaren munduarekin hasi garela, hemen dituzue, unibertsoari buruzko bideoa eta galdeketa.




2013/09/23

Lakuabizkarra ikastolako ikasleak gara eta aurten 5. maila egiten hasiko gara. Zaila, erraza, batek daki. Hasteko hemen duzue gure argazkia. Marua ez da agertzen, baina hurrengo argazkian gurekin izango da.